+34 609 88 65 92 email

Lurra lantzen dugu, begirada zeruan jarrita

BASOA 2020

Bardea Etxaldea, Kiko eta Pablo Fernandes Salinas. San Isidro del Pinar, Nafarroa 

Bardeetako basamortuko ardo naturala, udazkena, Urtezahar gaua, landa-erdian konpainia onean egindako afariak oroimenera ekartzen duena. Asteniaren aurkako erremedio bermatua! Sudurrean: erregalizaren usainak, aran konfitatuak, egur delikatua. Ahoan: fruitu gorri gozoa, almendra txigortuak, piper zuria, ezkaia, amaieran tanino untutsuekin. Terroir ardoa ezinbestekoa. (Asteniaren aurkako erremedioak esan nahi du Basoak bihotzean tximeletak izatea bezala ematen dizun zerbait txiki hori duela udazken/neguan, sarritan, depresio pertsonal edo kolektibo bat agertzen denean, argi faltagatik. )

Mahatsa: 50% tempranillo, 50 % merlot. Alkohol graduak: 13 %

Mahastiratzea: Mahatsak beren mahastian eskuz biltzea eta hautatzea. Behin Tempranilloa "onduegia" eta Merlot-a oraindik berde samarra dagoenean, uzta orekatu eta zetatsu bat lortzeko biltzen dira. Hartzidura alkoholikoa prentsarekin 40 egunez. Amerikako haritz upeletan ontzea 12 hilabetez eta ondoren 3 hilabetez botilan ontzea. Ardo naturala. Iragazi eta argitu gabe. So2: 10 mg/l baino gutxiago.

Terroir: Lur buztintsu-hareatsuak. 20 eta 27 urte bitarteko mahastiak

Mahastizaintza:  Nekazaritza ekologiko eta biodinamikoaren printzipioak gidatuta.

erosi

San isidro del Pinar/ Kaseda / Nafarroa

25 años, creando bosque en tierras secas, trabajando para recuperar la biodiversidad. 

¡Salud!

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Compra nuestros vinos en BIBA ardoak